BSFko historia | Federación Vizcaína de Baloncesto – Bizkaiko Saskibaloi Federazioa | Todas las informaciones del baloncesto vizcaíno federado y escolar. Bizkaiko Saskibaloi federatuaren eta eskolaren berri guztiak hemen
MENU

BSFko historia

BIZKAIKO SASKIBALOI FEDERAZIOAREN HISTORIA

 

HISTORIA ETA HASIERA

BIZKAIKO LEHENENGO LIGA TXAPELKETA FEDERATUA

Saskibaloi estatalak 1923ko uztailaren 31an ofizialtasuna lortu zuen,egun berean Federazio Nazionala osatu zenean, ondorengo hauek lehenengo zuzendariak zirelarik.

 

Presidentea D. Fidel Bricali
Presidenteordea D. René Llanas
Diruzaina D. Santiago Ferrer Pte
Epaile-eskola D. Antonio Mir
Propaganda batzordeko presidentea D. Ricardo Compte

 

Hala ere, bederatzi urte pasatu behar izan ziren lehen txapelketa ofiziala 1932/33 denboraldian jokatzeko, Rayo Club de Madrid nagusitu zela. Txapelketak ez zuen espero zuten arrakasta izan, eta horregatik hurrengo urtean ez zen jokatu. 1934/35 denboraldian Bartzelonako Patrie Kluba gailendu zen eta hurrengo denboraldian, Madrilgo Rayo Klubak irabazi zuen txapelketa, lehenengo denboraldiko arrakasta eskuratuz. Behin hona helduta, Guda Zibila zela eta, Liga Nazionala (talde gehienak Gaztelakoak eta Kataluniakoak izan arren) eten zen, 1936 eta 1939 bitartean, alegia. 1939/40 denboraldian liga berreskuratu zuten eta ordutik aurrera liga hazten joan zen inolako traba, eragozpen edo etenik gabe.

 

1945. urtean Bizkaiko Federazioak bere lehenengo Txapelketa Probintziala antolatu zuenerako, Espainian bederatzi Txapelketa Nazional jokatuak ziren (Madrildarren eta Katalanen artean bereziki). Francisco Manrique de Lara jauna, Madrildik etorria, Bilboko Irakaskuntza Institutu batera lan egitera etorri zen. Bilbon zegoela, Espainiako Federazioko presidenteak (Jesús Querejeta jauna) bidalita, Bizkaiko Saskibaloia antolatzen hasi zen. .
Gaztetxoen txapelketa nazionala 1940

 

Bilbon baloiaren eta saskiaren kirolaren hasia erroturik zegoen jada, baina Club Deportivo deritzonean mugatuta zegoen 1934 eta 1935 urteetan;  Santiago Apostol ikastetxean, Gazteen Frenteak Guda Zibilaren amaieran eta 40ko hamarkadan egindako kirol ekintzak, SEU Delegazioak eta Hezkuntza eta Atsedena Lan Sindikalaren eskutik..

 

Bizkaiko Selekzioa (1942)

Hedabideek gutxi idazten zuten kirol berri honen inguruan, erredaktoreek saskibaloiaren teknikari buruz ezer gutxi baitzekitelako. Horregatik, hainbat urtez saskibaloia ezezagun bat izan zen jendearentzat. Hori dela eta, Francisco Manrique de Lara jaunak hamaika ahalegin egin zituen arren, asko kostatu zitzaion saskibaloi federatua martxan jartzea. Azkenean, 1945eko azaroaren 29an honako hau idatzi zion FEBeko presidenteari.

«Celebro poder comunicarle que, después de laboriosas gestiones, he llegado a un acuerdo con los distintos Clubs que en Vizcaya venían practicando el baloncesto. Adjunto nombres que propongo a Vd. para los distintos cargos directivos (de la naciente F.V.B.) y el calendario para el Primer Campeonato de que, por disponer de tan pocas fechas, habrá de jugarse a una sola vuelta en jueves y domingos».

Gutun honen bidez, Bizkaiko Saskibaloi Federazioa sortu zelaren berri eman zion Manrique de Larak Jesús Querejeta jaunari, lehenengo txapelketa antolatuko zutela, etab.

Lehenengo txapelketa hartan zazpi taldek hartu zuten parte eta hauxe izan zen sailkapena:

J

G

P

NP

Pts:

Club Deportivo

6

5

1

11

San Fernando

6

5

1

11

La Salle

6

4

2

10

Acción Deportiva

6

3

3

9

Academia Necochea

6

0

6

6

Policía Armada

6

0

6

6

Universidad

6

0

6

3

3

 

Talde deportivista garaile atera zen, lehenengo sailkatu bien artean jokatu zen desberdinketa partidu baten ondorioz. Partidu horretako emaitza 22-16 izan zen Club Deportivoren alde. Hona hemen gure saskibaloiaren historiarako beste datu interesgarri bat: partidu horretako talde bien jokalariek eta bakoitzaren saskiratzeak.

CLUB DEPORTIVO: Fernando Castro (7), Manuel Díaz Rolland (6), Carlos Velasco (6), Juan Cobeaga (3), Antonio Córdoba, Eugenio Trincado y Julián Ayastuy.
SAN FERNANDO.- Luis Del Olmo (5), Alberto Ibarreche (4), Andrés Martínez, Paco Domínguez (2), lsaac Rueda (1) y Eduardo Errasti.

Fernando Castro aipatu beharra dago, final handi horretako saskiratzaile nagusia izateaz gain, txapelketa osokoa ere izan zelako. Beraz, gure laguna Fernando (pilotari bikaina eta gaur egun Deia egunkarian kazetari lanetan dabilena) bizkaiko saskibaloiak izan zuen saskiratzailerik onena izan zen, saskiratzaile nagusia izan ez ezik, txapelketa irabaztea ere lortu zuelako.

Bere kideei saskibaloiaren praktika akuilatzeko eta harrobi propioa sortzeko xedez, klubeko saskibaloi sailak txapelketa sozial bat abian jarri zuen, gerora izugarrizko arrakasta izango zuena eta zerbitzu emankorra eragin zuena; hainbat urtetan klubeko kantxa nagusian antolatu baitzuten.

Lehiaketa honetan bost talde lehiatu ziren, eta hauxe izan zen sailkapena:

F

C

Pts.

Júpiter

191

105

16

Huracán

168

139

11

Esparta

143

132

10

Vulvano

161

138

10

Canarios

106

255

5

 

Fernado Castrok, Félix Gonzálezek, Luis Ugaldek, Ernesto Molinerok eta Fernando Varonak talde irabazlea osatzen zuten.
1945eko urriaren 13an Club Deportivoan bertan partidu garrantzitsu bat jokatu zen. Txapelketa sozial horretan parte hartzen zuten talde bien artean talde aukeraketa bi egin ziren:
KOLOREDUNAK:
Trincado, Córdoba, Velasco, Ayastuy, Brancas eta F.González.
BERDEAK:
Castro, Martín, Morales, Aguilera eta Cobeaga.
Koloredunek 19-16 irabazi zuten, izugarrizko elkar ulertze eta eraginkortasunez jokatuz. Rafael Brancas izan zen saskiratzaile nagusia.
Berdeei dagokionez, onena Juan Martín Bernal izan zen, eta Juan Cobeaga bigarren zatian primeran ibili zen.
Hilabete berean, hilak 27, lehenengo txapelketa federatua martxan jarri aurretik, Club Deportivok eta Academia Necocheak lagunarteko partidu bat jokatu zuten, lehenengoek 15-14 irabazi zutelarik; honako talde hauek osatuz.
CLUB DEPORTIVO: Díaz Rolland (7), Cobeaga (4), Mayor (2), Paja (2), Córdoba (0), eta Cuesta (0)
A. NECOCHEA: Imaz (8), Martín (2), Morales (2), Aspiroz (2), Grijelmo (0), González (0), eta Morales II (0).

Lehenengo urrats hauek emanda, saskibaloiaren praktika jarraitzeko ateak zabalik zeuden; hasiera batean urrats geldo eta neketsuak emanez, gerora garrantzitsuak izango zirenak  eta beti lana eta jarraitasun batekin, estatu mailan arrakasta lortu arte; Kas eta Aguilas taldeekin batera, Espainiako mailarik gorenean aritu baitziren.

 (Rafael Bacigalupe Aguirreren “Historia del Baloncesto Vizcaíno” liburutik ateratako laburpena)

 

BIZKAIKO SASKIBALOI FEDERAZIOAREN PRESIDENTEAK

 

Manrique de Lara, Federazioko lehenengo presidentea (1945)
José Antonio González, 1971/72 – 1974/75 bitartean
Ángel Gil de Celis, 1974/75 – 1978/79 bitartean
Juan Antonio Sierra, 1978/79 – 1980/81 bitartean
Jorge Linares, 1980/81 – 1984/85 bitartean
José Mª Rojo, 1984/85 – 1988/89 bitartean
Pedro Azua Vives, 1988/89 – 2004/05 (2004ko abendua) bitartean
Arturo Aguado de Maeztu,  2004/05eko denboraldia (2005eko urtarrila)
German Monge Ganuzas , gaur egungo presidentea 2005/06. denboralditik (urtarrilak 2005)

 

 

 

Argazkian eskumatik ezkerrera:

Ángel Gil de Celis, Juan Antonio Sierra, Jorge Linares, José Mª Rojo, Pedro Azua Vives.

 

 

 

GAUR EGUN

Ordutik hona Bizkaiko Federazioa izugarri hazi da, kluben mailari dagokionez, eta baita hemengo taldeek parte hartzen duten lehiaketei dagokionez ere.

Guztira 13 txapelketa ezberdin antolatzen ditugu; Senior lehenengo mailatik hasita, Kadete bigarren mailararte, Bizkaiko Kopaz gain. (Aurtengo lehiaketa arauak ikusi)

Federazioak gaur egun, jokalarien 7661 lizentzia ditu, entrenatzaileen 1379 lizentzia eta epaileen 250, Bizkaian maila eta klub ezberdinetan sailkatuta dauden 716 taldeetan zehar banaturik.