MENU
ESKOLA-KIROLA

Eskola Kirolaren denboraldi berria

Eskolako saskibaloi taldeak izena ematen has daitezke. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen Eskola Kirolaren Programak,Eskola Kirolak, dagoeneko ireki du jarduera ezberdinetan izena emateko epea. Bizkaiko Saskibaloi Federazio honi dagokionez, eskola-mailako saskibaloiko taldeak eduki nahi dituzten klub, guraso-elkarte eta ikastetxe guztiek ondoren zehazten den prozesuari jarraitu behar diote alta horiek egiteko.

Berrikuntzak

  • Seme-alabak gure Eskola Kirolaren Programan lehen aldiz alta eman nahi dituzten gurasoek edo tutoreek ziurtagiri elektroniko bat erabiliz sartu beharko dute aplikaziora (Bak, Bakq, NAN elektronikoa..).
  • Inskribatutako erakundeek bete egin beharko dituzte 8/2021 Lege Organikoa, ekainaren 4koa, haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean erabat babesteari buruzkoa. Horretarako, Kirol Zerbitzutik, denboraldian zehar, kirolean haurrak zaintzeko eta babesteko sentsibilizazioari buruzko on-line prestakuntza bat jarriko dugu abian, Kirolaren Euskal Eskolak garatua. Aipatutakoa DOAN EGIN AHAL IZANGO DA ikasturte honetan. Prestakuntza hori kontuan hartuko da diru-laguntzetarako eta 2023/24 denboraldirako nahitaezkoa izango da. Eskuragarri dagoenean, e-mailez jakinaraziko dizuegu.
  • Denboraldi honetan, bultzada eman nahi diogu erakundeko kirol-arduradunari. Araudiak figura horrek bete beharko lituzkeen baldintzak jasotzen ditu: kirol-prestakuntza egokia; erakundearekiko lotura lan-kontratu baten bidez; kirol-arloan adingabeak babesteari buruzko prestakuntza; eta beren lana Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan egiteko gaitasuna izatea. Aipaturiko baldintza horiek kontuan hartuko dira diru-laguntzetarako. Beraz, horri buruzko egiaztagiriak gure aplikazio informatikoan aurkez ditzakezue.
  • Eskolako kirol-proiektua. Denboraldi hau aplikazio informatikoan prestatutako formulario baten bidez aurkeztuko da.
  • Errendimenduzko lehiaketak edo murriztuak. Kirol instalazioen egokitasunari buruzko ziurtagiria-EK 9 eredua ere bete beharko da.
  • Eskaintza zabaldu egin da: lehiaketan bi diziplina berri gehitu dira: esgrima eta salbamendua eta sorospena. Eta irakaskuntzan piraguismoa eta bela (Kirol Egokitua), esgrima, martxa nordikoa (Mendikoa), scooterra (Patinajea) eta taekwondoa ikasteko ikastaroak izango dira ere.

Eskola Kirola programari buruzko informazioa nahi dutenek Kirol Etxean (Miribilla) edo Rekalde zumarkaleko 30. zenbakiko bulegoetan jaso behar izango dute.

Webean zehar hobeto nabigatzeko, zuzen-zuzenean Eskola Kirolaren edukietara bidaltzen zaituztegu esteka baten bidez.

  1. Denboraldiko aurkezpenaren gutuna 
  2. Eskola Kirola programaren inskripzioaren jarraibideak
  3. Izena emateko orria (EK1)
  4. Datuak babesteko informazioa 
  5. Interneten bidez izena emateko sarbidea 
  6. Lehiaketa araudi orokorra
  7. Dekretuaren eranskinak
  8. Baimena emateko prozedura  arautzen duen Foru Agindua
  9. Eskola Kirola programa