MENU
3x3-TRAPAGA-MINIS

Ehundik gora jokalarik gozatu zuten Trapagako I. 3×3 Torneoan

Joan den larunbat honetan 150 parte-hartzaile inguru bildu dira Trapagarango Barranco-Larrondo aparkalekuan Trapagarango I. 3 × 3 Torneoan parte hartzeko, Bizkaiko Saskibaloi Federazioak eta CDB Sustraiak elkarteak batera antolatu duten jarduera batean.

Saskibaloi saio bikoitza izan zen Meatzaldean. Goizean Minis eta Preminis taldeen txanda izan zen, bizkaitar guztietatik iritsitako taldeekin, Askartza, Jesuitinak, etab. Arratsaldean saskipeko handientzako garaia iritsi zen eta hor bi maila, kadeteak eta juniorrak alde batetik eta Senior bestetik saskibaloiaz gozatzeko lekukoa hartu zuten denboraldi-aurrean eta aho zapore ona utzi duen jardunaldia itxiz.

3x3-TRAPAGA-JUN-CAD-FEM