MENU
INF-FEM-DURANGO-INFA-FEM

Lurralde Arteko Haurren V. Txapelketa urriaren 17an jokatuko da Portugaleten

Datorren hilaren 17an Haurren Lurraldearteko V. Txapelketa ospatuko da Portugaleteko Pando Aisia Kiroldegian. Bizkaiko Saskibaloi Federazioak eta C.B.Oribeltza Portugaletek antolatzen duten lehiaketa honen helburua gure Haur mailako selekzioen prestakuntza izatea da, kasu honetan urriaren 31n eta azaroaren 1ean ospatuko diren mailako Euskadi eta Nafarroako Txapelketei begira. Bizkaia txapelketa honetan Kantabria eta Errioxako haur mailako gizonezkoen eta emakumezkoen selekzioen aurka neurtuko ditu indarrak.

EGUTEGIA

10:00 BIZKAIA – KANTABRIA emakumezkoa

11:45 BIZKAIA – KANTABRIA gizonezkoa

13:30 KANTABRIA – ERRIOXA emakumezkoa

15:15 KANTABRIA - ERRIOXA  gizonezkoa

17:00 BIZKAIA - ERRIOXA  emakumezkoa

18:45 BIZKAIA – ERRIOXA gizonezkoa