MENU
ADRIAN-selecccion

Adrian Yañez bilbotarra, emakumezkoen hautatzaile nagusia BSRn

[Box] Bizkaiko saskibaloiaren historian lehen aldiz, gutako bat, bilbotarra, hautatzaile nagsusia bihurtu da. Gaur goizean bertan, Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Kiroletako Espainiako Federazioak Adrián Yañez izendatu du hautatzaile, David Benitezek uko egin ondoren. Entrenatzaile bilbotarra Benitezen laguntzailea zen eta orain selekzioaren buru da. Adrián Yáñezek txapelketa ofizialean Espainiako selekzioarekin egingo duen debuta Madrilen abenduaren 4tik 12ra jokatuko den gurpildun aulkiko Europako saskibaloian izango da. [/box]

Bizkaiko Emakumezkoen Haur Mailako hautatzaileak eta Bidaideak Bilbao BSR taldeko teknikariak izendapenaren berri izan duenean adierazi duenez, “Ametsa da hautatzaile izatea eta Europarraz gozatu ahal izatea. Helburua paper ona egitea eta Munduko Txapelketarako postu bat irabaztea da. Pena ematen dizu kide batek uko egin izanak, baina gogotsu eta ilusio handiarekin nago. Egin den lana historikoa izan da, eta ildo horri eusten saiatuko gara. Defentsan talde ona ikustea nahi dut, erasorako abantailak izatea eta dinamikoa izatea “. Gainera, eskerrak eman nahi izan zizkion “CEU Unibertsitate Fundazioari eta, bereziki, Virgen Niña Vitoria ikastetxeari, esperientzia hau bizitzeko emandako erraztasunengatik eta kargu hau onartzeko aukera ematen didatelako”.

Adrian Yañezekin batera, Franck Belen, Pablo Benitez eta David Benitez izango dira hautatzaile laguntzaileak, Marta Mesa fisioterapeuta eta Marta Vargas taldeko managerra.

Euskal teknikaria 2021eko udan egon zen Abraham Carrion aurreko emakumezko hautatzailearen entrenatzaile laguntzaile gisa, Tokioko Paralinpiar Jokoetarako prestaketaren fase batzuetan.

Joan den urriaren 4an Abraham Carrion gizonezko hautatzaile izendatu ondoren, David Benitezek hartu zuen emakumezkoen konbinatuaren ardura, eta hiru aste geroago uko egin dio, arrazoi pertsonalengatik.