MENU
MANUAL-LICENCIAS-WEB

OROIGARRIA: lizentzien tramitazioa

[Box] Bizkaiko Saskibaloi Federazioak klub guztiei gogorarazi nahi die datozen asteetan hasiko direla guk antolatutako lehiaketak, eta jokalariek behar bezala izapidetuta izan behar dutela parte hartu ahal izateko. Dokumentazio guztia onartuta ez duen jokalariak ezin izango du partidetan parte hartu. [/box]

Jokalari bakoitzak parte hartu ahal izateko, honako agiri hauek aurkeztu eta onartu behar ditu:

  • Lizentzia-eskaera, behar bezala beteta.
  • Azterketa medikoa.
  • NAN
  • Argazkia

Gainera, jokalari berriek behar bezala izena emanda egon behar dute, eta baja-karta klubez aldatzen dutenek ere bai.

BSFn gogor ari gara lanean baliozkotze guztiei aurre egiteko, eta klubei azken orduan ez itxaroteko eskatzen diegu.