MENU
deporte-escolar

Klubek eta Guraso Elkarteek maiatzaren 13ra arte dute Eskola Kirolaren diru-laguntza eskatzeko aukera

Jakinarazten dizuegu eskabideak aurkezteko epea 2021eko maiatzaren 13ra izango dela. Bizkaiko klub guztiek eta eskola-saskibaloian izena emandako taldeak dituzten guraso elkarteek egin dezakete eskaera hori.

Era berean, jakinarazten dizuegu denboraldi honetan diru-laguntza erakunde eskatzaileen artean banatzeko, BEHAR BEZALA INSKRIBATUTAKO JOKALARIEN KOPURUA SOILIK HARTUKO DELA KONTUAN. 

Dakizuenez, eskola kirolerako diru-laguntzarako eskabidea nahitaez Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko da. Gogorarazi nahi dizuegu sarbidea ziurtagiri elektronikoaren bidez (taula bat eransten dugu aukera guztiekin) bakarrik izango dela balioduna, beraz behin hura lortzen duzuenean, horrela jokatu beharko duzue:

  1. Lotune edo esteka honetan sartu: https://www.ebizkaia.eus/eu/hasiera
  1. “Izapideen bilatzailea”n “bilatu” botoia sakatu.
  1. Ondoren irekitzen den pantailan, “2020/2021 denboraldian Bizkaiko Eskola Kirola programan parte hartzen duten erakundeentzako foru diru laguntzak (1896)” deritzon prozeduran klikatu beharko duzue.

Prozedura hori ikusgarri ez badago, pantailaren ezkerreko aldean dituzuen iragazkiak erabiliz bila dezakezue (“Saila” tolesgarrian “Euskara, Kultura eta Kirol Saila” aukera dezakezue).

  1. Behin prozeduran sartuta, “Izapidetu” saka dezakezue diru-laguntzarako eskabideari hasiera emateko. Gogora ezazue zuen ziurtagiri elektronikoak aktiboan egon behar duela zuen ordenagailuan.

Honekin batera bidaltzen dizuegu eskabide-inprimakia betetzeko orduan jarraitu behar diren urratsak jasotzen dituen eskuliburua. MESEDEZ, IRAKUR EZAZUE ARRETAZ DOKUMENTUA.

Eskuliburua