MENU
CURSO-MONITOR-3.-DEIALDIA

Eskola-kirolean zuzentzeko derrigorrezko prestakuntza

21/22 denboraldian, badirudi Bizkaiko Foru Aldundiak gutxieneko titulazio bat eskatuko duela eskola-kategorietan eta, jakina, eskola-saskibaloian taldeak zuzendu ahal izateko. Oinarrizko prestakuntza hori Bizkaiko Saskibaloi Federazioak ASFEDEBIrekin elkarlanean antolatzen duen Eskola Kiroleko monitore Laguntzailearen Ikastaroa eginez lor daiteke.

Honen bitartez, Eskola Kiroleko Monitore Laguntzaile Ikastaroaren 3.deialdiko informazioa bidaltzen dizuegu. Izen emateko epea zabalik dago maiatzaren 5a arte eta ikastaroa gainditzen duten ikasleek, I mailako Bloke Komunaren diploma baliokidea jasoko dute.

Eskola-kirolean teknikari-lanak egin ahal izateko adierazitako ikastaro ofiziala. 60 orduko urrutiko prestakuntza-ikastaro bat da, lehen sorospenei, portaeraren oinarriei, kirolari eta desgaitasunari eta kirol-antolaketari buruzko edukiekin.

  • JARDUERA MOTA: Kurtsoa
  • KIROLAREN ALORRA: Kirol teknikarien prestakuntza
  • HARTZAILEAK: Prestakuntzarik gabeko eskola-kiroleko teknikariak. Kiroleko prestakuntza profesionala hasteko interesa duten pertsonak.
  • SARBIDE FROGRAREN EGUNA ETA ORDUA: maiatzak 7, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. (ikus eranskina) Miribillako Kirol Etxea – Bilbo Martin Barua Pikaza kalea, 27 behea. Matrikulatzeko momentuan adieraziko zaizue ordu zehatza.
  • ONLINE IKASTAROAREN HASIERA: Maitzak 11. Ikasleak mezu elektroniko bat jasoko du ikasturtearen hasieran, plataformara sartzeko.
  • AURREZ-AURREKO AZTERKETA: Ekainak 11, arratsaldez.
  • HIZKUNTZA: Euskaraz (gazteleraz egiteko aukera 45 urte eta urtetik gorako pertsonentzat, izena emateko momentuan).
  • IZEN-EMATEAK:  Apirilaren 19tik Maiatzaren 5era (biak barne). monitoreak@asfedebi.eus helbidera bidali beharko da aurkeztu beharreko dokumentazio guztia.
  • OHARRA: QR koderik ez duen  DBH gainditu izanaren ziurtagiria edo baliokidea dutenen kasuan, dokumentu konpultsatua aurrez aurre aurkeztu beharko dute gure bulegoan.
  • HELBIDEA: CAED KIROL-TEKNIKRIEN ESKOLA ASFEDEBI KIIB (Martin Barua Picaza 27, behea, 48003 Bilbo (Bizkaia). Ordutegia, astelehenetik ostiralera 9etatik 14etara eta 16etatik 19etara.
    Izena emateko azken eguna: 2021/05/05.
  • TOKI KOPURUA: 350 pertsona (35 pertsona talde bakoitzean).
  • PREZIOA: 50€, Asfedebiren kontu zenbakian ordaindu beharko da: ES70-2095-0360-10-9117551621 (Kutxabank). Kontzeptuan izen abizenak jarri.

Edozein zalantza izanez gero, jar zaitezte harremanetan KITEB-eko arduradun Endika Madariagarekin. Atsegin handiz artatuko zaitue 94 403 78 00 telefonoan edo mail bidez monitoreak@asfedebi.eus helbidean.