MENU
SITUACION-CANCHAS

Covid-19aren prebentzio-neurriak eguneratzea, kirolari dagokionez

LABIren Batzorde Teknikoaren bileraren ostean, Eusko Jaurlaritzak astelehen honetan jakinarazi du zein udalerri sartu diren gorrian. Saskibaloiaren eta lehiaketen praktikari dagokionez, horrek ekar ditzakeen zalantzak argitzen ditugu, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak apirilaren 14an eguneratutako dokumentuan oinarrituta.

Gorriz dauden eta Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren lehiaketetan taldeak dituzten udalerri bizkaitarrak honako hauek dira:

  • BERRIZ
  • BILBAO
  • GETXO
  • PORTUGALETE
  • SESTAO
  • ZALDIBAR
  • ZAMUDIO 

ENTRENAMENDU ETA LEHIAKETA FEDERATUAK ETA PROFESIONALAK

Entrenatu dezake kirolari federatu batek?

Bai, bizi den udalerria ez den beste udalerri batera entrenatzera joan daiteke, autonomia-erkidego barruan.

Lehiatu dezake kirolari federatu batek?

Bai, bizi den udalerria ez den beste udalerri batera egutegi ofizialeko probak egiten diren lekuetara joan daiteke. Federazio bakoitzari, bere eremuan, eta, kasua bada, lehiaketa bakoitzaren ardura duten erankundeei dagokie prebentzio-neurriaketa protokoloak zorrotz betetzen direla zaintzea.

ESKOLA KIROLA

Zer jarduera egin dezakete eskola kirolean?

Eskola-kiroleko entrenamenduak bere orretan jarraitzen dute, eta gehienez ere sei pertsonako taldetan antolatu beharko dira, taldeak berdin mantenduz, intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 400 baino gutxiagoko udalerrietan.

Intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 400 edo gehiagoko udalerrietan, Eskola kiroleko entranmenduak barne instalazioetan, gehienez 4 persontako taldeeetan egin ahal izango dira eta kanpoan aldiz, gehienez 6 laguneko taldeeetan, taldeak berdin mantenduz.

Baimenduta al daude eskola-kiroleko entrenamenduetarako edota jardueretarako joan-etorriak?

Jatorrizko eta helmugako udalerriak eta lurraldeak 400/100.000 biztanletik beherako intzidentzia-tasa metatua badute, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritara joan zaitezke eskola kiroleko entrenamendu edota jardueretara.

Intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 400 edo gehiagoko  udalerrietan, pertsonen sarrera eta irteera mugatu egingo da, eskola kiroleko entrenamendu edota jarduerak egiteko.

Intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 400 edo gehiagoko  lurraldeetan, pertsonen sarrera eta irteera mugatu egingo da, eskola kiroleko entrenamendu edota jarduerak egiteko.

Intzidentzia-tasa metatua edozein dela ere, eskola kiroleko entrenamendu edota jarduerak ikasketak egiten dituzten ikastetxeetan egitea baimenduta daude.

Pandemiaren egungo egoera dela eta, gaurtik aurrera, apirilaren 14tik aurrera, neurriak zorrotzagoak izango dira kirola egiteko malgutasunari dagokionez.

Ikusi dokumentua: Jarduera Fisikoa eta Kirola. Galdera eta erantzunak (21/04/14)