MENU
SELECCIONES

2021Topaketa Deialdia, 2010ean jaiotakoentzat

Honen bitartez, 2010. Urtean jaiotako klub eta ikastetxeetako jokalariak deitzen ditugu “2021 TOPAKETA” jardunaldietan parte hartzeko. Denboraldi honetan lau egoitza ezberdinetan ospatuko da, eta hurbilen duzuena aukeratu beharko duzue.

Deialdi honetan datu jasotze saio bat eta entrenamendu bat burutuko dira. Programaren helburua, etorkizunean Teknifikazio Programan parte hartu dezaketen jokalariak atzematea da, etorkizunean jarraipen bat egiteko
deituak izan ahalko direlarik.

Beharrezkoa da GALDETEGIA BETETZEA, zuen eremu geografikotik hurbilen dagoen topaketan parte hartzeko. Izena eman ondoren, e-mail bat jasoko duzue eguna, ordua eta lekua baieztatzeko.