MENU
APP-SWISH

APP Swish, gure taldeen partidak jarraitzeko aukera

[Box] Asteburu honetan hasiko dira Bizkaiko Saskibaloi Federazioari atxikitako Senior, Junior eta Kadete mailako lehiaketak, eta pandemiak eragindako murrizketen ondorioz, ezin izango da topaketa horietara joan. FViBtik gogorarazten dizuegu topaketetan gertatzen ari dena jarraitu ahal izateko tresna bat Swish aplikazioa dela. [/ box]

Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren eta NBN23ren arteko lankidetzaren bidez, akta digitala garatu da, federazio horrek kudeatutako lehiaketetara iritsi dena. Helburua da ohar-egile izendatuak dauden topaketa guztietan horiek akta hori egitea. Prozesu eta inplementazio hori aurreko denboraldietan ere egiten zen, eta zerbitzu horrek are zentzu eta balio handiagoa hartzen du gaur egun, jarraitzaileek ezin baitute kantxetara joan.

Swish app-aren deskarga doakoa da eta Android zein iOSerako egokitua dago. Horrela, bakoitzak bere smartphonean gogokoen dituen talde eta jokalariei jarraitu ahal izango die, jardunaldien egutegia kategoria, talde edo jokalarietan pertsonalizatuz kontsultatu ahal izango du, baita sailkapena eta bi taldeek partida batean sortutako estatistiken konparazioa ere. Halaber, bakoitzak bere ekipoen edo jokalarien jakinarazpenak kudeatu ahal izango ditu.

Eta gehiago nahi dutenentzat, Swishen Premium aukera dago. Hilean kopuru txiki baten truke, jokalari bakoitzak partidan zehar egindako estatistika aurreratuak kontsulta daitezke, partida zuzenean jokatuta jarraitu, partidako grafikoak, liderren taulak, rankinga eta estatistikak, tiro-mapak eta eremuak, jokalarien profila beren estatistikekin eta boxscorea… Datu-mundu bat lehiaketa jarraitzeko, eta taldeak gure lehiaketei euskarria eta edukia ematen jarraitzeko balio duen ekarpen batekin.

Akta digitala BiSF honen estrategia teknologikoaren beste tresna bat da, eta federazioaren izapide guztietan irisgarritasuna areagotzeko eta hobetzeko lan egiteaz gain, aldi berean, paperaren erabilera murriztea eta ingurumena errespetatzea den gure erronketako bat gainditzen laguntzen digu.