MENU
LOGO-GOBIERNO-VASCO

Jarduera Fisikoaren eta Kirola. Galderak eta Erantzunak (2021/03/09)

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak hartutako azken neurrien egokitzapenari buruzko galderen eta erantzunen zerrenda berria argitaratu du. Jarraian, gure kirol-jarduerari eragin diezaioketen puntu garrantzitsuenetako batzuk jaso ditugu, baina dokumentu osoa sartu dugu.

Entrenatu dezake kirolari federatu batek?

Bai, bizi den udalerria ez den beste udalerri batera entrenatzera joan daiteke, autonomia-erkidego barruan.

Lehiatu dezake kirolari federatu batek?

Bai, bizi den udalerria ez den beste udalerri batera egutegi ofizialeko probak egiten diren lekuetara joan daiteke- Federazio bakoitzari, bere eremuan, eta, kasua bada, lehiaketa bakoitzaren ardura duten erakundeei dagokie prebentzio-neurriak eta -protokoloak zorrotz betetzen direla zaintzea.

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa al da?

Bai, une oro. Kirol-jarduera orotan, nahitaez erabili beharko da maskara. Hauek dira salbuespenak: eremu naturaletan, hirigune periferikoetan, igerilekuetan, lehiaketa federatuan, profesionalean edo erdi-profesionalean murgildura dauden kirolarien eta taldeeen entrenamenduan eta lehiaketan eta kanpoan egiden den instantsiatate altuko une berezietan.

ESKOLA KIROLA

Zer jarduera egin dezakete eskola kirolean?

Eskola-kiroleko entrenamenduei berrekin ahal izango zaie, eta gehienez ere sei pertsonako taldetan antolatu beharko dira, taldeak berdin mantenduz.

Eta lehiaketa?

Eskola-kiroleko lehiaketak etenda daude.

Gehiago irakurri