MENU
AITOR-ETXEGUREN

Aitor Etxeguren, Bizkaiko saskibaloiaren azken perla handia

(ARGAZKIA: FEB) 

Aitor Etxeguren Bizkaiko saskibaloiko perla gazteenetako bat da. Askartzan hasi zen saskibaloiarekiko zaletasuna hartzen, Loiola Indautxun jauzi handia eman zuen bere bilakaeran eta hortik, Espainiako Txapelketan parte hartzetik, Casademont Zaragoza bezalako ACB harrobi baten interesa sortu zen. 14 urterekin etxetik irten zen saskibaloiaren aldeko apustua egiteko eta oraingoz emaitzek arrazoia ematen diote, ACB ligan eta Champions League-n debutatu baitu. Orain Cáceres Patrimonio de la Humanidad delakoaren koloreak defendatzen ditu Urrezko LEB txapelketa zorrotz batean. Bizitako esperientziekin pozik, oso argi du egunez egun hobetzea dela mundu profesionalean pausoak ematen jarraitzeko ateak irekiko dizkiona.

Bere ibilbideaz gehiago jakiteko, nola bizi izan duen etxetik irtetearen esperientzia eta saskibaloiaren munduan lekua egiteko lan gogorra, Euskal Saskibaloi Federazioko lankideen bideo-elkarrizketa hau gomendatzen dizuegu, Saskigune izeneko gunean, munduan zehar saskibaloiko euskaldunei egindako elkarrizketak. Aitor Etxeguren pibot bizkaitarra izan da protagonista.