MENU
  • EBA-TABI-STZI5
  • EBA-TABI-STZI4
  • EBA-TABI-STZI1
  • EBA-TABI-STZI3
  • EBA-TABI-STZI2
  • EBA-TABI-STZI

Tabirako Baquék EBAko derbia eta GDKOk laugarren garaipena lortu dute

EBAko Bizkaiko derbiak asteburuko arreta jarri du gure taldeentzat FEB lehiaketetan. Garaipena Tabirako Baquek lortu zuen berriro, hirukoetan oinarrituta defentsa morea desmuntatu baitzuen, Santurtzik hirugarren laurdenean asmatu eta aldea murrizten hasi zen arte, baina azken bultzada falta izan zitzaion azken hiru minutuetan, markagailua iraultzeko. Gainera, RETAbetek porrot argia jaso du Barçaren eskutik, GDKO Ibaizabalek garaipen erosoa lortu du Avilesen eta Ausarta Barakaldok ezin izan zuen Ferrolekin. Lointek Gernikak atseden hartzen zuen FIBA leihoetan, Zornotzak atzeratu egin behar izan zuen bere partida eta atseden eguna Bidaideak Bilbao BSR taldearentzat.