MENU
ASAMBLEA-ECONOM

Ohiko Batzar Orokorreko deialdia martxoaren 9an

Bizkaiko Saskibaloi Federazioak bere batzarkide guztiak deitzen ditu datorren martxoaren 9an Kirol Etxean burutuko den Ohiko Batzar Orokorrera. Gai zerrendan hainbat gai garrantzitsu jorratuko dira, besteak beste 2020 ekitaldiko kontuak eta 2021eko aurrekontua onartzea, zein 20/21 egutegia onartzea.
  • Data: 2021/03/09  (asteartea)
  • Tokia: KIROL ETXEA, ARETO NAGUSIA –  Martín Barua Picaza, 27- BILBAO
  • Ordua: 18:45     lehen deialdia
    19:00    bigarren eta azken deialdian

Aretoaren gehienezko edukiera murriztu egin da, beraz baieztatu aurretiaz zuen bertaratzea, horrela beste era bateko aretoa behar dugun ala ez jakiteko. Aurrera eramango diren osasun neurriak honakoak izango dira:

  •  Aretora sartu aurretik batzarkideei tenperatura hartuko zaie.
  • Aretoaren sarreran egongo den hiro-alkohol dosifikatzailearekin eskuak desinfektatuko dira.
  • Maskarilla erabiliko da.

GAI-ZERRENDA

  1. Aurreko aktaren onarpena.
  2. 2020ko ekitaldiko balantzeak eta emaitzen kontuak aztertzea eta onartzea.
  3. 2021 ekitaldiari dagokion aurrekontua aztertzea eta onartzea.
  4. 2020/2021eko denboraldirako lehiaketak hartu beharreko erabakiak, bidalitako inprimakiaren bidez kluben iritzia ezagutu ondoren.
    Osasun-baldintzak, programazioetako denborak, egutegien aldaketa lehiaketan jarraitzen duten taldeen kopuruaren arabera, jokalari-lizentziak izapidetzeko azken eguna, denboraldia ixtea, igoerak/jaitsierak 20-21.
  5. Galderak eta eskaerak

Gai zerrendako 2 eta 3 puntuen gaineko edozein emendakin idatziz egingo da batzarra ospatu baino 8 egun lehenago.

Mugikortasun ziurtagiria behar duten batzarkideek idatziz eskatu beharko dute secretaria@bizkaiabasket.com helbidean, honakoa adieraziz:

  •  Izena eta bi abizen
  •  NAN zbk
  • Helbidea