MENU
ACB.AND-BB

Lointek, GDKO eta Bidaideak garaile guztiak bisitari bezala aritu diren asteburu batean

Joan den asteburuan EBA eta BSR ligak ere jokoan sartu ziren, eta horrela, estatu mailako lehiaketetan parte hartzen duten Bizkaiko talde guztiak lehiatzen zeuden berriz ere. Jardunaldia Lointeken garaipen sendo eta lasaiarekin hasi zen Caceresen, RETAbet taldeak ezin izan zuen Andorran irabazi norgehiagoka erabakitzeko izan zuen azken jokaldian, LF2ko norgehiagokak, Bizkaiko taldeentzat egokiak ziren, baina GDKOk bakarrik lortu zuen garaipena eta Zornotzak ezin izan zuen multzoko beste taldearekin, Clavijorekin. EBAn Santurtzik ezin izan zuen bere partida jokatu eta Tabirako Baquek Ardoi liderra lurrera bota zuen. Gainera, euskal derbiarekin itzuli zen BSR taldea eta  derbia Bidaideakentzat izan zen. Eta bitxikeria gisa, neurketa guztietan gure taldeak etxetik  kanpo jokatu zuten.