MENU
KOLDO-MENDIA

Koldo Mendia: “Eskola-kirolaren eta lehiaketa federatuen itzulera albiste bikainak dira guztiontzat”

BSFko presidenteak aste honen hasieran Bizkaiko saskibaloiak harriduraz jasotako bi albiste nagusien berri eman du. Era berean, protokoloak betetzean zorroztasunak duen garrantzia gogorarazi du, eta klubei ulermena eta komunikazioa eskatu dizkie. Gaineratu du ekaina bukatzean, dena ondo badoa, eskola-saskibaloiari eta Bizkaiko saskibaloiaren munduari bultzada emango diola kutsatu gabe saskibaloia egin daitekeela erakusteak.