MENU
ELECCIONES-ESF

Hauteskunde-Jardunaldia ESFko club eta entrenatzaile estamentuetarako

Joan den abenduan hasi zen Euskadiko Federazioaren Batzar Nagusiaren osaera eta lehendakaritza hautatzeko prozedura. Astelehen honetan ezagutu dira batzarrerako behin betiko hautagaitzak eta aurkeztutako hautagaitza kopurua Lurralde Federazio honi esleitutakoa baino handiagoa denez, hauteskunde-egun baterako deialdia egiten da. Datorren astelehenean, urtarrilaren 11n.

Hauteskunde araudiak dio Bizkaiko Federazio honi guztira, 19 ordezkari dagozkiola, honela banatuta:

Klubak: 14
Kirolariak: 2
Teknikariak: 2
Epaileak: 1

Ikusi behin betiko hautagaitzak

Hauteskunde-eguna

  • Eguna: 2021eko urtarrilak 11
  • Ordua: 17: 00etatik 20: 00etara
  • Lekua: kirol Etxeko erabilera anitzeko gela. Martín Barua Picaza kalea, 27. Beheko solairua.