MENU
BSR-GRAN-CAN

Garaipen garrantzitsuak RETAbet Bilbao Basket, Zornotza, HGB Ausarta, Santurtzi eta Bidaideak taldeentzat

Gure taldeetako bostek modu positiboan atera zituzten aurrera euren borrokak, eta duelu horiek guztiek balio handia dute. RETAbet Bilbao Basketek garaipena behar zuen eta Fuenlabradaren aurka irabazi zuen. Zorntozak Zilarrezko LEB Ligako mendebaldeko taldearen lidergoari eutsi dio, Madrilen irabazi eta konbentzitu ostean. HGB Ausartak garaipena eta balantze positiboa lortu ditu LF2ko A multzoko lehen itzulian. Santurtzik neurria hartu dio, antza, taldeko oilarretako bati, Mondragon Unibertsitateari, eta bigarren postura igo da. Bestalde, Bidaideak Bilbao BSR taldeak lider gisa itxi du urtea, Kanaria Handia gainditu ostean.