MENU
bisaski-web

Bisaski Podcast-a – Zazpigarren saioa

Bisaskiren zazpigarren atalean, gure elite mailako taldeen jardunaldia aztertuko dugu. BBrentzat luxuzko errefortzua, Lointek Gernika Koparako, eta LF2 eta EBA Ligako jardunaldiak. Josema Alcantarak Ibaizabaleko LF2ko coach gisa emandako dimisioaz ere hitz egin dugu, eta bi elkarrizketa ditugu. Lehena Sergio Sanchezekin (North Academy, Raül Lopezen Teknifikazio Akademia). Azkenik, Tomas de Castro EBA Ligako Tabirako Baqueko entrenatzaileak bere taldeak txapelketan izango duen hasieraz hitz egin digu. Dena STZ Irratian (107.5 FM) edo stzirratia.com, 22: 00etatik aurrera (zuzenean entzun).
Joan den denboraldiko podcast-etako batzuk entzun nahi badituzu, edo denboraldi honetako edozein, jarraian eskaintzen dizugun zerrendatik egin dezakezu.