MENU
LOGO-FVIB

Adierazpen ofiziala: Saskibaloi federatua entrenamenduetara itzul daiteke

Asteazkenean, LABIko Aholku Batzordearen azken bileraren ondoren, COVID-19k eragindako osasun-krisialdiaren egoerari aurre egiteko neurri berriak iragarri zituen Urkullu lehendakariak. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak dagoeneko argitaratu ditu neurri hauek eta Abenduaren 12tik aurrera, larunbata, sartuko dira indarrean.

Saskibaloia federatuari dagokionez, neurri hauek Azaroaren 6an ezarritakoak aldatzen dituzte hurrengo puntuetan:

  • Berriro baimentzen dira 6 pertsoneko taldeetan entrenamenduak, mugikortasun-murrizketarik gabe (lurralde historikoaren aldaketetan izan ezik) Kadete, Junior eta Senior mailarako.

Azaroaren 6n ezarritako beste murrizketak mantentzen dira:

  • Lehiaketak etenda daude (Gizonezkoen eta Emakumezkoen 1. Mailan izan ezik)
  • Debekatuta dago jendea kirol-ekitaldietara joatea.

Eskola-kirolari dagokionez, bertan behera geratu dira bai entrenamenduak bai lehiaketa.