MENU
CARTEL-MONITOR

Eskola-Kiroleko monitore laguntzailearen Ikastaro Ofiziala

Jarraian, ASFEDEBIk antolatzen duen eskola-kiroleko teknikari-lanak egin ahal izateko adierazitako ikastaro ofizialari buruzko informazioa bidaltzen dizuegu. 60 orduko urrutiko prestakuntza-ikastaro bat da, lehen sorospenei, portaeraren oinarriei, kirolari eta desgaitasunari eta kirol-antolaketari buruzko edukiekin.

JARDUERA MOTA: Kurtsoa

KIROLAREN ALORRA: Kirol teknikarien prestakuntza

HARTZAILEAK: Prestakuntzarik gabeko eskola-kiroleko teknikariak. Kiroleko prestakuntza profesionala hasteko interesa duten pertsonak.

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Izen emate orria. (deskargatu)
  • Baimen informatua. (deskargatu adinez nagusiak) (deskargatu 18 urtetik beherakoak)
  • NANaren fotokopia, bi aldeetatik.
  • DBH gainditu izanaren ziurtagiria edo baliokideak. QR kodea duen ziurtagiririk izan ezean, aurkezten den dokumentua konpultsatua izan beharko da. Non konpultsatu:ikusi hemen
  • Izena eman dutenek, gainera, zinpeko aitorpen bat aurkeztu beharko dute, kirol-titulu ofizialik ez dutela adierazteko. (adibidea)
  • Matrikula ordaindu izanaren ordainagiria.Bankuko ziurtagiria.

SARBIDE FROGRAREN EGUNA ETA ORDUA: Azaroak 27 ostirala, arratsaldeko 16:00etan eta Azaroak 28 Larunbata – goizeko 9retan  (ikus eranskina) Miribillako Kirol Etxea – Bilbo Martin Barua Pikaza kalea, 27 behea

ONLINE IKASTAROAREN HASIERA: Abenduak 2. Ikasleak mezu elektroniko bat jasoko du ikasturtearen hasieran, plataformara sartzeko.

HIZKUNTZA: Euskaraz

IZEN-EMATEAK:  Azaroaren 10etik 25era (biak barne)

monitoreak@asfedebi.eus helbidera bidali beharko da  aurkeztu beharreko dokumentazio guztia.

OHARRA: QR koderik ez duen  DBH gainditu izanaren ziurtagiria edo baliokidea dutenen kasuan, dokumentu konpultsatua aurrez aurre aurkeztu beharko dute gure bulegoan.

  • Helbidea: CAED KIROL-TEKNIKRIEN ESKOLA ASFEDEBI KIIB (Martin Barua Picaza 27, behea, 48003 Bilbo (Bizkaia)
  • Izen-emate prozesuarekin egon daitezkeen zalantzak argitzeko: 944037800 telefono zenbakian edo monitoreak@asfedebi.eus helbide elektronikoan. Izena emateko azken eguna: 2020/11/11

TOKI KOPURUA: 35 pertsona Itxarote-zerrendan geratzen diren pertsonek informazioa jasoko dute plaza hutsik geratuz gero.

PREZIOA: 50€ , Asfedebiren kontu zenbakian ordaindu beharko da: ES70-2095-0360-10-9117551621 (Kutxabank). Kontzeptuan izen abizenak jarri.


ERANSKINA

SARRERA FROGAK

1) Lokotx Biltzea: 1,25 metrora jarritako 10 lokotxak jasotzea, saskiratzeko orduan, metro bateko gutxieneko distantziatik jaurtita. Gutxienez 4 lokotx sartu. Proba lasterka egin beharko da. 3 aukera, probaren marka minimoa egin ahal izateko. Proba minutu bat baino gutxiagoan egin beharko da.

2) AUKERATZEKO

A) Zaku Eramatea: 15kg-ko zakuarekin 20 metroko 3 untze. 3 aukera probaren gutxieneko marka egin ahal izateko. Proba minutu bat baino gutxiagoan egin beharko da.

B) Txinga Eramatea: 15kg-ko txinge-kin 20 metroko 3 untze egin txingak lurrera erori gabe. 3 aukera, probaren marka minimoa egin ahal izateko. Proba minutu bat baino gutxiagoan egin beharko da.