MENU
TXUTXI

Txutxi Solar: “Hemen daramatzadan sei urteetan, lehia gogorrena duen liga dudarik gabe”

Emakumezkoen Endesa Ligaren mailan eman den igoera geldiezinak lehia areagotzea ekarri du, eta horrek gero eta konplexuagoa egiten du Lointek Gernika bezalako proiektu bat Ligako elitean mantentzea. Hala ere, beste urte batez, Malosteko taldeak ohorezko postuetarako lehian jarraitzen du, zazpi garaipen eta bost porrot izan dituen hasiera medio. Txutxi Solar, Mario Lopezen entrenatzaile laguntzailearekin, kanpoan irabaztea kostatzen ari den hasiera aztertu dugu, eta baita ere, talde granateko zaleei poz asko ematera bideratuta dagoen, talentu nazionalarekin eta etorkizuneko apustuekin osatutako taldea.