MENU
EBA-TABI-GOIERRI

GDKO Ibaizabal, HGB Ausarta eta Santurtzik etxean irabazi dute

Asteburu honetan, estatuko lehiaketetan talde bizkaitarrek 4 garaipen lortu dituzte. FIBA leihoak direla eta Lointek Gernikak atsedena izan zuen eta Zornotzaren Gijonen aurkako partidua azken orduan bertan behera geratu ondoren, lehian 6 talde bizkaitar geratzen ziren eta berauetatik 4k garaipena lortu zuten. LF2ko bi taldeek autoritate handiarekin egin zuten. GDKO Ibaizabal eta HGB Ausartak, Galiziar taldeen aurkako partidak, atsedenaldirako erabakita utziaz irabazi zituzten. Santurtzik ere irabazi zuen partida, baina garaipena lortzearena azken laurdenerako utzi zuen. Bidaideak Bilbao BSR taldeak ere nagusitasunez irabazi zion Amivel taldeari.