MENU
ACB-BETIS-BB

RETAbet eta Lointek-en garaipen lasaigarriak eta Zornotza Mendebalekoan koliderra da

Garaipen garrantzitsuak lortu dituzte Bizkaiko puntako bi taldeek: RETAbet Bilbao Basket eta Lointek Gernika Bizkaia. Bilbotarrek, ezbehar askoren ostean, puntuak lortzea beharrezkoa zuten, are gehiago Betis bezalako aurkari zuzen baten kontra. Lointek ere partidu horretara derbian galdu ondoren iristen zen, eta garaipenarekin batera eskainitako sentsazio onek Gernikarrak Kopara hurbiltzen dituzte. Gainera Zornotzak argi eta garbi irabazi zuen Melillaren aurka eta jadanik Zilarrezko LEB Ligako koliderra da. Alde negatiboan LF2 eta EBAn bi porrot. Bidaideak Bilbao BSR taldearen garaipen estua.