MENU
CARTEL-MONITOR-euskera

Azaroaren 25ean amaituko da Eskola Kiroleko monitore Laguntzailearen ikastaro ofizialean izena emateko epea

Azaroaren 25ean bukatuko da ASFEDEBIk eskainitako ikastaroan izena emateko epea. 60 orduko urrutiko prestakuntza da, eta edukiak ditu lehen laguntzetan, portaera-oinarrietan, kirolean eta desgaitasunean eta kirol-antolaketan, eskola-kiroleko teknikari gisa jardun ahal izateko, edozein diziplinatan jarduten dela ere.

JARDUERA MOTA: Kurtsoa

KIROLAREN ALORRA: Kirol teknikarien prestakuntza

HARTZAILEAK: Prestakuntzarik gabeko eskola-kiroleko teknikariak. Kiroleko prestakuntza profesionala hasteko interesa duten pertsonak.

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Izen emate orria. (deskargatu)
  • Baimen informatua. (deskargatu adinez nagusiak) (deskargatu 18 urtetik beherakoak)
  • NANaren fotokopia, bi aldeetatik.
  • DBH gainditu izanaren ziurtagiria edo baliokideak. QR kodea duen ziurtagiririk izan ezean, aurkezten den dokumentua konpultsatua izan beharko da. Non konpultsatu:ikusi hemen
  • Izena eman dutenek, gainera, zinpeko aitorpen bat aurkeztu beharko dute, kirol-titulu ofizialik ez dutela adierazteko. (adibidea)
  • Matrikula ordaindu izanaren ordainagiria.Bankuko ziurtagiria.

SARBIDE FROGRAREN EGUNA ETA ORDUA: Azaroak 27 ostirala, arratsaldeko 16:00etan eta Azaroak 28 Larunbata – goizeko 9retan  (ikus eranskina) Miribillako Kirol Etxea – Bilbo Martin Barua Pikaza kalea, 27 behea

ONLINE IKASTAROAREN HASIERA: Abenduak 2. Ikasleak mezu elektroniko bat jasoko du ikasturtearen hasieran, plataformara sartzeko.

HIZKUNTZA: Euskaraz

IZEN-EMATEAK:  Azaroaren 10etik 25era (biak barne)

monitoreak@asfedebi.eus helbidera bidali beharko da  aurkeztu beharreko dokumentazio guztia.

OHARRA: QR koderik ez duen  DBH gainditu izanaren ziurtagiria edo baliokidea dutenen kasuan, dokumentu konpultsatua aurrez aurre aurkeztu beharko dute gure bulegoan.

  • Helbidea: CAED KIROL-TEKNIKRIEN ESKOLA ASFEDEBI KIIB (Martin Barua Picaza 27, behea, 48003 Bilbo (Bizkaia)
  • Izen-emate prozesuarekin egon daitezkeen zalantzak argitzeko: 944037800 telefono zenbakian edo monitoreak@asfedebi.eus helbide elektronikoan. Izena emateko azken eguna: 2020/11/11

TOKI KOPURUA: 35 pertsona Itxarote-zerrendan geratzen diren pertsonek informazioa jasoko dute plaza hutsik geratuz gero.

PREZIOA: 50€ , Asfedebiren kontu zenbakian ordaindu beharko da: ES70-2095-0360-10-9117551621 (Kutxabank). Kontzeptuan izen abizenak jarri.


ERANSKINA

SARRERA FROGAK

1) Lokotx Biltzea: 1,25 metrora jarritako 10 lokotxak jasotzea, saskiratzeko orduan, metro bateko gutxieneko distantziatik jaurtita. Gutxienez 4 lokotx sartu. Proba lasterka egin beharko da. 3 aukera, probaren marka minimoa egin ahal izateko. Proba minutu bat baino gutxiagoan egin beharko da.

2) AUKERATZEKO

A) Zaku Eramatea: 15kg-ko zakuarekin 20 metroko 3 untze. 3 aukera probaren gutxieneko marka egin ahal izateko. Proba minutu bat baino gutxiagoan egin beharko da.

B) Txinga Eramatea: 15kg-ko txinge-kin 20 metroko 3 untze egin txingak lurrera erori gabe. 3 aukera, probaren marka minimoa egin ahal izateko. Proba minutu bat baino gutxiagoan egin beharko da.