MENU
ESKOLA-KIROLA-LOGO

Eskolako saskibaloiarekin jarraitzeko sortu diren hainbat zalantzari erantzun die Eskola Kirolak

Eskola Kirolak hainbat erakundetatik bidalitako kontsultei emandako argibideen berri ematen dugu, klubek, ikastetxeek, entrenatzaileek, jokalariek, aitek eta amek eskola-kirola zein baldintzatan egin daitekeen jakin dezaten.

• Zer jarduera egin daitezke?

Gaur egun, irakaskuntzako barruko jarduerak egin daitezke (entrenamenduak), Eskola Kirola programan inskribatuta dauden erakundeetan (kirol-klubak, guraso elkarteak eta ikastetxeak).

• Eta lehiaketa?

Eskola-umeen adineko kirolarientzako lehiaketa guztiak etenda daude, federatuak barne.

• Kirolari bat kide den erakundera joan daiteke entrenatzera, nahiz eta erakundea bizilekua duen udalerritik kanpo dagoen?

Erakundea alboko udalerri batean badago, bai; bestela ez. Gogorarazten da araudi hori klub profesionaletako eta erdi-profesionaletako beheragoko kategorietako taldeei ere aplikatzen zaiela.
Dena den, kirol-jarduera ikasleak ikasketak egiten dituen ikastetxean bertan egiten bada eta eskola-orduak amaituta egiten bada, orduan, ez da kontuan hartuko irizpide hori, eta, beraz, kirola egin ahal izango da.

• Joan al naiteke semea jasotzera eskolaz kanpoko jarduera batera nire udalerritik kanpo?

Bai, betiere behar bezala justifikatuta badago; ezin izango da xede-udalerrian egon, bilketa egiteko behar den denbora baino gehiago. Mugikortasuna eta kontaktuak ahalik eta gehien murrizten saiatu behar dugu.

• Nola antolatu behar ditut entrenamenduak?

Ikastetxeetan ematen diren entrenamenduek bertan ezarritako protokoloak errespetatu beharko dituzte.
Gainerako instalazio publiko zein pribatuetan, egingo diren jardueretan eta/edo entrenamenduetan, gure taldeko kideak 6 kirolariko azpitaldetan banatu beharko ditugu. Azpitalde horietan ezin izango da inolako kontakturik egon.
Teknikariei dagokienez, ezin bazaio bat esleitu azpitalde bakoitzari, entrenatzailea «seikote» batzuez arduratu ahal izango da, betiere haiekin kontakturik ez badu.

• Eusten al zaio eskola-kiroleko jardun guztiaren etendurari gure gorria deritzonean sartutako udalerrietan?

Ez; Eusko Jaurlaritzaren dekretu berrian derogatu egin da lehen xedatutakoa, beraz, ondorerik gabe geratu da. Udalerri horietan, kirol-jarduera egin ahal izango da, gainerakoetan ezarritako baldintzetan.

• Erakundeko teknikariek (eskola-kiroleko arduraduna, osasun-arloko arduraduna, entrenatzaileak) beren eginkizunak betetzen jarraitu dezakete, nahiz eta haien bizilekua ez egon erakundeak jarduera garatzen duen udalerrian?

Alboko udalerrien kasuan, normaltasunez joan ahal izango dira.
Baina alboko udalerri batean bizi ez badira, erakundearekin lan-harremana dutenean baino ezin izango dira joan.