MENU
EBA-TABI-STZI

Bizkaiko derbiarekin abiaraziko da EBA

Asteburu honetan hasiko da EBA liga, Bizkaiko taldeekin martxan jarri den azken FEB lehiaketa. AA multzoan  derbi bizkaitar batekin abiaraziko da , Santurtzi SK taldeak Tabirako Baque hartuko du, larunbat honetan arratsaldeko 18,45etan Mikel Trueban. Liga hasiera honetara bi taldeak nola iristen diren errepasatuko dugu.