MENU
FF-JF-ASK-PAD

Baloia airean Senior, Junior eta Kadeteentzat Bizkaian

Asteburu honetan hasiko dira Bizkaiko Saskibaloi Federazioak antolatutako, Senior, Junior eta Kadete mailetako lehiaketa federatuak. Horrela, bat egingo dute FEB lehiaketa gehienekin, ESFren Euskal Ligekin eta, aldi berean, ESFren Lehen eta Bigarren Txapelketa Nazionalarekin. Bizkaiko saskibaloiko estamentu guztiei eskatzen diegu erantzukizuna eta protokoloak bete ditzatela, Eusko Jaurlaritzak onartutako eta lurraldeko federazioek onartutako Euskal Saskibaloi Federazioarena, bai eta klub bakoitzak bere udalekin edo ikastetxeekin adostutako protokoloak ere.

Jarraian, itzuli seguru baten alde, jardunaldi bakoitzeko topaketak argitaratuko ditugu, publikoarentzat irekita daudenak eta ez daudenak, baina, lehenengo kasuan, bertaratzea ez da librea. Zaleren batek partida bat ikusi nahi badu, bertako klubarekin jarri beharko du harremanetan, eta adierazten dizkioten jarraibideak bete beharko ditu: datuak bidali, eserlekua erreserbatu, tenperatura hartu, eta abar.

KANTXEN EGOERA BIZKAIAN

Beraz, guztiok saskibaloia ikusteko, gureei jarraitzeko eta animatzeko gogoa badugu ere, zuhurrak izan gaitezen eta protokoloak betetzea eskatzen dugu, betiere distantzia soziala errespeta dezagun, maskara erabil dezagun eta eskuak garbitu ditzagun.

Baloia airera bota dugu.