MENU
LOGO-FVIB

Federazioaren lehiaketak 15 egunez atzeratu dira

Gaurtik, urriaren 27tik, hau da, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta koronabirusak eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko alarma-egoeraren adierazpena indarrean sartzen denetik, Bizkaiko Saskibaloi Federazioak Bizkaiko lurralde-eremuko lehiaketa federatuetako neurketa guztiak atzeratzea erabaki du, kategoria eta dibisio guztietan (seniorrak, juniorrak eta kadeteak).
Osasun-bilakaeraren arabera, eta agintari eskudunek ematen dutenaren kontura, lehiara itzultzeko datak egokitzen joango dira. Federazio honek eman ditzakeen jarraibideei adi egon zaitezte.Etenaldi horrek eragiten dien lanaldiak lehenengo fasearen amaieran berreskuratuko dira, hau da, eragindako lanaldiak egutegiaren amaieran igaroko dira.

Federazioaren bulegoak irekita egongo dira ohiko ordutegian.