MENU
protocolo

OROIGARRIA: Saskibaloira itzultzeko protokoloa

Lehiaketa federatuen hasiera gerturatzen ari denez, talde federatu guztiei gogorarazten diegu Euskadiko Saskibaloi Federazioak hiru lurralde-federazioekin lankidetzan egindako protokolo bat dagoela, Eusko Jaurlaritzaren adostasuna duena eta lehiaketa garatzeko nahitaez bete beharrekoa dena.

Kirol-jardueretara itzultzean, beharrezkoa da zenbait neurri eta gomendio ezartzea, Sars-Cov-2 birusa kutsatzeko arriskua ahal den neurrian murrizteko entrenamenduen, joan-etorrien eta saskibaloi-lehiaketen alorrean.

Harreman fisiko handiko kirola denez, protokolo bat ezartzeari eta hura betetzeko praktika egokiei esker entrenamenduak eta lehiaketak seguruago garatu ahal izango dira. Hala, bada, protokolo honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoan saskibaloiko kirol-jarduera garatzeko prebentzio-neurriak eta berariazko jarduerak ezartzea, eta kirol-ingurune segurua lortzea.

Protokolo honetako gomendioen bidez, areagotu egin nahi dira erakunde ofizialek eta osasun-agintariek entrenamenduetara itzultzeari buruz hartutako neurriak, baita kirol-zentroei dagozkien araudiak ere, betiere zentro horiek ezarritako jarraibideen arabera. Protokolo hori aldatu egin daiteke deskonfinamenduko faseen bilakaeraren arabera, osasun-jarraibideei jarraituz.

Gogoan izan klubek ahalik eta lasterren bidali behar dituztela:

- Protokoloa betetzeko orria eta klub bakoitzeko COVID arduraduna nor den (Protokoloaren 1. eranskina).

SASKIBALOIRA ITZULTZEKO PROTOKOLOA