MENU
ACB-GRANCA-BB

Porrot duinekin abiarazi dute ACB eta LF ligak RETAbet BB eta Lointek Gernikak

(ARGAZKIA: ACB Photo/M. Henríquez)

Bi irteera oso zail zituzten aurrean asteburu honetan ligak hasi dituzten bi talde bizkaitarrek. RETAbet Bilbao Basket Kanariar Uharteetara zihoan Kanaria Handiaren aurka neurtzera eta 107 eta 102 galdu zuten, Lointek Gernika Bizkaiak ere irteera zaila izan zuen eta 64 eta 52 galdu zuen Valentzia Basketen aurka Fontetan.

Kanaria Handia 107 – RETAbet Bilbao Basket 102

RETAbetek amore eman zuen Herbalifen aurka luzapenean erabaki behar izan zuen partidan, bilbotarrak  beti markagailuan atzetik joan arren ez zuten amore eman. Hakanson bikain aritu zen eta Roussellek partida luzapenera eraman zuen. Luzapenean nekea izan zen nagusi eta Burjanadzeren hirukoek etxekoen aldeko epaia eman zuten.

Valentzia 64 – Lointek Gernika Bizkaia 52

Zazpi egun lehenago jokatutako Superkopako finalerdia errepikatu zen, baina oraingoan Valentzian. Valentzia Basketek eta Lointekek LF Endesa 20/21 ireki zuten, eta ohikoa den bezala bi taldeen arteko norgehiagoketan berdintasuna izan zen nagusi. Norgehiagoka laranja kolorea hartzen hasi zen hirugarren zatian eta Allenen hiru hiruko eta australiarraren bi tapoi izan ziren azken laurdenaren erdialdeko neurketa amaitu zutenak.