MENU
ESCOLARES-ASKARTZA

2020-2021eko Eskola Kirola Programa

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Osasun Sailak bidali dizkiguten gomendioak aintzat hartu ditugunez, Eskola Kiroleko jarduerak ez dira hasiko egungo egoera hobetu eta ohi bezala aritzeko aukera egon arte. Hori gertatzen denean, kirolean aritzeko baimena helaraziko dizuegu.

Nolanahi ere, izena emateko prozesua (entitatea inskribatzeko gakoak eskatzea,….) IRAILAREN 1EAN hasiko da, betiko moduan; hemen duzue web orriaren esteka (goiko ezkerreko laukia: “inskripzioa”, “gakoak eskatu”), dena prest izan dezazuen kirol-jardueren hasiera posible denerako.

Zer jarduera eten dira?

Edozein erakundek egiten dituen kirol-jarduera guztiak (kirol-klubek, gurasoen elkarteek, ikastetxeek, kirol-zerbitzuak ematen dituzten enpresek, udalak, …). Hau da, lehiaketa-jarduerak (partida edo lehiaketa-jardunaldi ofizialak eta/edo ez ofizialak edo «lagunartekoak»), irakaskuntza-jarduerak (entrenamenduak, hastapen- eta teknifikazio-ikastaroak), eta jolas-jarduerak (mendi-irteerak…).

Zein adinetako pertsonei eragiten die eteteak?

Benjaminaurrekoen, benjaminen, kimuen eta haurren kategorietako jarduerak eten dira, hau da, Lehen Hezkuntzako 1. mailatik DBHko 2. mailara artekoak.
Gainera, Eskola Kirola programan sartuta dauden kadeteen kategoriako jarduerak ere eten dira.

Etete horretan sartu dira ikastetxeek eta udalerriek egiten dituzten kirol-jarduerak ere?

Bai.

Non aurki ditzaket COVID-19AREN ARLOKO JARDUKETA-ARAU OROKORRAK?

Eskola-kirolaren web-orri nagusian aurki ditzakezu www.bizkaia.eus/eskolakirola («KORONABIRUSARI BURUZKO INFORMAZIO GARRANTZITSUA»).

Baimena emango da eskola-umeak federatzeko, eskola-kiroleko jarduerak etenda dauden bitartean?

Ez.

Non eskuratu dezaket informazio gehiago eta izena eman «COVID-19aren arloko prebentzioa eta segurtasuna eskola-kirolean» ikastaroan?

https://kiroleskola.smartmobile.fit/groups/inscription/23/Prevencion-y-Seguridad-ante-COVID-19-en-Deporte-Escolar