MENU
DEIA-KIROL-SARIAK

Javi Salgado, Blake Dietrick, Asier Garcia eta Bilbao Basket, Deia Kirol Sarietan sarituak

Astelehen honetan, Euskalduna Jauregian egin den XLII Deia Kirol Sarien galan, saskibaloia izan da protagonista nagusia, eta lau saridun izan ditugu hainbat kategoriatan. Bilbao Basketek talde onenaren saria jaso du, Blake Dietrickek Lointek Gernikakoak jokalaririk onenarena, Javi Salgadok Ibilbide Profesionalarena eta Asier Garciak Tokyo 2020 saria. Guztira, banatu ziren 16 sarietatik 4 irabazi zituen saskibaloiak.