MENU
CARTEL-CHAMPIONS-BSR

Gurpil aulkiarekiko Europako saskibaloi lehiaketa handiena, Champions League, lehenengo bider izango da Bilbon

Bizkaiko hiriburua, 2018an, Euroligaren azken fasearen egoitza izan zen, eta arrakasta nabarmena izan zuen; orain, berriz, Champions League txapelketako atariko faseko hiru egoitzetako bat izateko hautatua izan da, beste hainbat hiri hautagairen artean. Albacete eta Italiako Cantú hiriak izango dira beste bi egoitzak, egun horietan berorietan lehiaketa honen multzoen fasea hartuko dutenak.

5 herrialdetako bost talderen artean jokatuko dira kontinenteko txapelketa nagusiko final laurdenetarako bi plazak, 10 partidetan, Txurdinagako udal kiroldegiko saskibaloi jokalekuetan; ondoren, bi plaza horiek irabazten dituztenak azken aldiko finalisten kontra lehiatuko dira: Alemaniako Turingia eta Madrileko Ilunion.

Itxaso Erroteta Gazteria eta Kirol Saileko zinegotzia, Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatua, Alvaro Uriarte Bidaideak Bilbao BSR taldeko zuzendaria eta Asier García kapitaina izan dira, gaur goizean, datorren asteburuan Txurdinagako Udal Kiroldegian jokatuko den txapelketaren xehetasunak aurkezten.

Txapelketa ostiralean hasiko da, 11:15ean, maila goreneko partida batekin: Lahn-Dill Alemaniako supertxapeldunak (sei bider izan da Championsaren irabazle) eta Bidaideak Bilbo bertako taldeak (harro erakuts dezake 2019ko I. Euroligako garaile titulua) jokatuko dutena. Partida horretan, zalantzarik gabe, Bilboko taldea ahaleginduko dira bere jokorik onena eskaintzen eta pronostiko guztiak iraultzen, aldez aurretik irabazle-gaitzat jotzen direnak garaituz.

Lehenengo partida horren ostean, etenik egin gabe, CS Meaux Frantziako txapeldunaren eta Giulianova Italiako taldearen artekoa jokatuko da. Eta, berriro ere, arerioek berotzeko behar duten denbora beste etenik gabe, Lahn-Dill taldeak Turkiako Merkezi talde zailaren kontra jokatu beharko du.

18:00etan, berriro izango da jokalekuan Bidaideak taldea, Giulanova taldearen kontra jokatzeko, Bilbotarren asmoetarako erabakigarria izango den partida. Bi ordu eta laurden geroago, 20:15ean, izango da azken partida, turkiarren eta frantsesen artekoa.

Larunbateko saio osoa bertatik bertara ikusi nahi dutenek 9:00etan egon beharko dute Txurdinagako udal kiroldegiko harmailetan, zeren eta ordu horretatik aurrera jokatuko baita Giulianova eta Lahn Dill taldeen arteko partida.

11:15ean, Bidaideak taldeak Frantziako Meaux taldearen kontra jokatuko du, eta hura garaitu beharko du hurrengo txandara igaro nahi badu; 13:30ean, berrizTurkiako Merkezik jokatuko du Italiako taldearen kontra.

Alemaniarrek eta Frantziarrek 15:45ean neurtuko dituzte indarrak. Eta, azkenik, azken partida, 18:00etan jokatuko da, bertako Bidaideak taldearen eta Turkiako Merkeziren artean.

Sariak eta garaikurrak partida horren ostean banatuko dira, eta, ekitaldi horretan, babesle eta antolatzaileak ez ezik, ekitaldian laguntzen duten erakundeetako ordezkari bat ere izango da.

5 TALDE, 10 PARTIDA

Txurdinaga Udal Kiroldegia, urtarrilaren 31, barikua:

11: 11 00: Inaugurazioa: Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak hartuko dute parte.

{0>11:15 h: 11:15 h: BIDAIDEAK BILBAO BSR – RSV LAHN –DILL

13:{0>30 h: CS MEAUX BF – DECO GROUP GIULIANOVA<}0{>30 h: CS MEAUX BF – DECO GROUP GIULIANOVA<0}

15:45 h: RSV LAHN  DILL – TSK REHAB MERKEZI

18:00 h: DECO GROUP GIULIANOVA – BIDAIDEAK BILBAO BSR

20:15 h: TSK REHAB MERKEZI – CS MEAUX BF

Txurdinaga Udal Kiroldegia, otsailaren 1a, zapatua:

09:00 h: DECO GROUP GIULIANOVA – RSV LAHN – DILL

11:15 h: CS MEAUX BF ­– BIDAIDEAK BILBAO BSR

13:30 h: TSK REHAB MERKEZI – DECO GROUP GIULIANOVA

15:45 h: RSV LAHN  DILL – CS MEAUX BF

18:00 h: BIDAIDEAK BILBAO BSR – TSK REHAB MERKEZI

RSV LAHN DILL (GER)

Alemaniako Wetzlar herri txikiko taldea (Frankfurt ondoan dago) Europako saskibaloian lehiaketa gehien irabazi dituen taldea da: Champions lehiaketako irabazle 6 bider, eta txapeldunorde 4 bider. Gainera, Alemaniako liga irabazi du (zeina munduko gogorrenetakotzat jotzen baita) azken 11 aldietako 9tan, eta azkenengo bi aldietan baizik ez du galdu, Thuringia Bulls-en kontra, zeina Alemaniako saskibaloian gorantz datorren potentzia baita, Championsen azken aldian bera irabazle gertaturik.

Urtero bezala, Wetzlarren plantilla nazioarteko izarrez beteta dago, eta, haien artean nabarmenenak dira hala AEBeko taldearekin urrezko domina irabazi zutenak Rion 2016an, Brian Bell eta Michael Paye, nola Alemaniako selekzioko kapitaina, Thomas Bohme, edo Simon Brown, Ingalaterrako selekzioarekin munduko txapeldun izan zena, nahiz Dominik Mosler poloniarra.

AMICACCI GIULIANOVA (ITA) 

Giulianova Italiako ligako klub historiko bat da, eta Europako 2 titulu dauzka irabaziak: Euroleague 1, 2012an, eta Challenge Cup, 2011n.

Oso talde zaildua da, nazioarte mailako jokalari handiak dituena, hala nola Mortezza Garibloo irandarra, edo Raimund Beginskis letoniarra, zeina bi bider izan baita txapeldun, Champions lehiaketaren azken 2 aldietan, Alemaniako Thuringia taldearekin.  Gainera, Italiako historia osoko jokalaririk onenetako bat ari da taldean joko-antolatzaile, Galliano Marchioni, Europako selekzioen lehiaketan dagoeneko 2 urrezko domina irabaziak dituena.

CS MEAUX (FRA) 

CS Meaux da Frantziako saskibaloiaren historian lehiaketa gehien irabazi dituen taldea: 14 liga titulu irabazi ditu. Gainera, kontinente barruan, hiru Champions eta bi Euroleague I irabazi ditu. Taldeak bere jokalarien artean dauzka Frantziako selekzioko hainbat jokalari, eta orobat lehen mailako 2 jokalari australiar.

TSK REHAH MERKEZI (TUR)  

TSK Rehb Merkezi da Turkiako ligan gorantz datorren talde berrietako bat – une honetan, kontinenteko onenetako bat–, eta talde ospetsu askoren aurka jokatu behar izaten du liga hartan, hala nola Galatasaray, Besiktas eta Fenerbache. Hori dela eta, bere curriculumean ez da ageri irabazle titulu askorik.

Iazko denboraldian, Bidaideak Bilbao BSR taldearen arerioetako bat izan zen Euroleague I ligako azken fasean, zeina Sheffield-en jokatu baitzen, eta Bilbotarrek garaitu egin zituzten, historiako lehen titulua irabazita. Jokalaririk ospetsuena Mustafa Mahitinoglu dute, Turkia osoko jokalaririk onenetako bat, eta ohikoa herrialde hartako selekzioan.

TALDE GONBIDATZAILEA: BIDAIDEAK BILBAO BSR    

 Gurpil aulkiarekiko saskibaloia, Bilbon, 1992an sortu zen, gazte batzuek, Club de Tenis de Mesa C.D.M. Bilbao taldean ari zirela, gurpil aulkiarekiko saskibaloia sustatzeko atal bat sortu zutenean. 1995ean, atal hori klub bihurtu zen, eta nortasun juridiko berezkoa hartu, Zuhurrak Kirol Kluba izenarekin. Handik 10 urtera, aldatu egin zuten izena, eta Club Baloncesto en Silla de Ruedas Bilbao izena hartu zuten.

2013an, BIDAIDEAK elkartearekin bat egin zuten, dibertsitate funtzionalarekiko pertsonen elkartearekin, eta, harrezkero, BIDAIDEAK BILBAO BSR dute izena.

Bat egitea gertatu arte, taldearen xede nagusia zen Ohorezko Mailara igotzea, baina bat egin eta gero, sendotu egin zituen maila guztietako egiturak, eta, urratsez urrats, gora egin zuten lehiaketa nagusietan, harik eta ohiko bihurtu arte Ligako azken faseetan, edo Europarako leku bat lortzea.

2014an, Ligako txapeldunorde izatea lortu zuen; 2016an, Kopako finalerdietara iritsi zen, eta hirugarren lekuan geratu zen Ligan, eta Europako Challenge Cup-eko finalera ere iritsi zen. 2017an, berriro ere hirugarren geratu zen Ligan, eta Euroliga II lehiaketako finalerdietara iritsi zen. 2018an, Ligako txapeldunorde izatea lortu zuen, eta zilarra irabazi Euroliga I-en.

Eta, hala, urratsez urrats, iazko denboraldian Klubaren lehenengo titulua iritsi zen, Sheffield-en (Britainia Handia) garaile gertaturik Euroliga I-ean.

Gainera, Kopako finalera iristea lortu zuen lehenengo bider, baina galdu egin zuen Ilunión ahaltsuaren kontra; orobat, Ligako Final Four fasea jokatu zuen (laugarren urtea erreskadan), fase erregularrean harrigarriro ondo ibili ondoren, sailkapenean aurrenengo geratuta MIDEBA taldearekin batera, harekin puntutan berdinduta.

Denboraldi honetan, lehenengo itzulia amaitu ondoren, hirugarren lekuan dago sailkapenean, eta Ilunión eta Amiab baino ez ditu aurretik.

Plantilla 11 jokalarik eta talde teknikoak osatzen dute, eta badu eskola bat desgaitasunen bat duten gazte guztientzat, une honetan 14 lagun dabiltzalarik lehen mailako jokalari berri izatera irits daitezkeenak.