MENU
BB-BAXI

RETAbet eta Lointek taldeek bolada onean jarraitzen dute eta Santurtzik aurrerapausoak ematen jarraitzen du

Bizkaiko punta-puntako taldeek asteburu zaila izan dute orokorrean, baina oso positiboa RETAbet Bilbao Basketentzat eta Lointek Gernika Bizkaiarentzat; izan ere, talde horiek garaipenak lortzen jarraitzen dute, 2020an irabazten baino ez dakite eta sasoi onean daude. Etxetik kanpo jokatzen zuten bi talde bizkaitarrek galdu egin zuten, Zornotzak norabidea zuzendu gabe jarraitzen du, eta EBAn Santurtzi izan zen aurpegi atsegina oraingoan; izan ere, Santurtzik aurrera egin zuen, eta TabirakoK ez zuen ezer egiterik izan Estelari egindako bisitan. Bidaideak Bilbao BSR taldeak garaipen argia lortu du.