MENU
NAIA-COPA-MUNDO

Naia Fernandez: “Saskibaloiari esker bizi izan ditudan esperientzia guztiengatik oso zorionekoa sentitzen naiz”

Naia Fernandez Bizkaiko Saskibaloi Federazioko prentsa-burua da gaur egun, baina esperientzia zerrenda luzea darama motxilan, hiru ikuspegi oso ezberdinetatik: entrenatzaile, jokalari eta kazetari gisa. Berak izaten du maiz galderak egiteko ardura, baina orain haiei erantzutea tokatzen zaio.