MENU
LV-CF-TABI-GERNIKA

Euskal ligak: 8 talde bizkaitar izango dira A1ean

(Argazkia: Basketbasko) Euskal Ligetako lehen faseko azken aurreko jardunaldia eta dena zehaztuta dago Bizkaiko taldeentzat. A1ean titulua lortzeko borrokatuko direnak eta A2an jarraitzeko borrokatuko direnak.

Emakumeen Kadetean: Lointek Gernika, Tabirako Baqué eta EuskoArt Ibaizabal izango dira A1ean, Mutilen Kadeteetan Bilbao Basket Fundazioa eta Centro Estudios Mikeldi egongo dira. Final-laurdenak jokatuko dituzten Juniorrak Bilbao Basket Fundazioa eta Lointek Gernika izango dira. Eta adi, Loiola Indautxuk (JF), A1 ere jokatuko duenak, dagoeneko badu borrokarako txartela ziurtatuta.