MENU
SASKIGABONAK---LOINTEK-GERN

Eliteko Bizkaiko saskibaloi festa SaskiGabonak-en

Joan den larunbatean, urtarrilaren 4an, elite mailako saskibaloi jardunaldi batez gozatzeko eguna bizi izan genuen. Bilbao Basketek eta Gernika KESBek ahaleginak batu zituzten lehen mailako basket saio bikoitza eskaintzeko, eta bi partidu Eder bizi izan genituen. Bizkaian eta Euskadin, Emakumezkoen saskibaloi partida batean izandako errekorra hautsi zen: 5.562 ikusle hurbildu baitziren Lointek Gernika Bizkaiaren garaipenaz gozatzera, Mann Filter Casablancaren aurka. Eta handik gutxira RETAbet Bilbao Basketek Kopara hurbiltzea lortu zuen Movistar Estudiantesi irabaziz. Bilbao Arenan giro bikaina zen nagusi eta beltzezko gizonen partirura 9.118 ikusle hurbildu ziren. Zornotza izan da 2020ari hasiera garaipenarekin eman ezin izan diona.