MENU
JUANA-VS-KSC

Lointek Gernika Bizkaiak Malosten lortutako abantaila baliatu eta EuroCup-eko final-zortzirenetan sartu da

Beste orri bat Lointek Gernikaren eta Bizkaiko saskibaloiaren historian. Gernikarrak Eurokopako final-zortzirenetarako sailkatu dira KSC Szekszarden aurkako kanporaketa gaindituta. Asteazken honetan 79-75 galdu dute Hungarian, baina Malosten lortutako +18ko errenta nahikoa izan da, eta Mario Lopezen taldeak Valentzia Basketen aurka jokatuko du hurrengo kanporaketa.