MENU
LF-LOINTEK-PROMETE

Lointek Gernika, huts egin ez duen bakarra, Zornotza arrisku gunean sartu den bitartean

Estatuko saskibaloiko elitean dauden Bizkaiko taldeentzako bagaje pobrea. Bizkaitarren artean fidagarriena Lointek Gernika Bizkaia da oraindik ere, EuroCup Ligako Play-Off errondarako sailkatzeaz gain, asteburu honetan Erreginaren Koparako serie-buru gisa duen sailkapena birtualki zihurtatuta utzi baitu. Zornotzan kezka da nagusi eta bolada txarrean jarraitzen du. Asteburuko EBAko jardunaldi bikoitzean bizkaitarrei partidu bietako batean atseden hartzea egokitu zitzaien, baina ez ziren gai izan garaipen bana lortzeko.