MENU
PIN-SASKIGABONAK-LOINTEK

Lointek Gernika Bizkaiak UGPko partaide guztiak gonbidatu ditu SaskiGabonak topaketara

Gaur, ostirala, amaituko da UGPren edizio berri honetan izena emateko epea, eta bi albiste nagusirekin amaituko da: batetik, Lointek Gernika Bizkaiak UGPko parte-hartzaile guztiak gonbidatuko ditu urtarrilaren 4an Bilbao Arenan jokatuko den Endesa Emakumezkoen Ligako partidara, SaskiGabonak ekimenaren barruan. Beste albiste garrantzitsu bat da, ostiral honetan bertan izen-emate epea itxiko da,eta ia 200 taldek eman dutela izena dagoeneko. Errekor berri baten aurrean gaude, eta oraindik berrehuneko langa pasatzeko garaiz gaude.