MENU
Captura de pantalla 2019-11-05 a las 16.23.04

Baloreetan eta kirol arloko biolentzia eta jazarpen prebentzioan hezi nahi ditugu entrenatzaileak. Animatzen zara?

BBK eta WATS Team-ek Bizkaiko saskibaloi eta futbol entrenatzaileak hezten laguntzeko ekimen bat aurkeztuko dute ostegun honetan. Bizkaiko Futbol eta Saskibaloi federazioen laguntzarekin, programa honek klubei beraien entrenatzaileak kirol arloko biolentzia eta jazarpen prebentzioan heztea dauka helburu.
Kirol klub ezberdinek mailaz maila eta dohainik programa honetara sartzeko aukera* izango dute. Bertan entrenatzaileek biolentzia eta jazarpen prebentzioan gaitasunak jasoko dituzte.
Elkarlan proiektu hau, gazteengan balore garrantzitsu horiek transmititzeko beharrizanaren ondorioz sortzen da, kirol arloan ematen diren jarrera biolentoak geldiarazteko. WATS Team Entrenatzaile Eskolaren bitartez, eskuduntzak eta erraminta berriak jasoko dituzte, entrenatzaile eta pertsona hobeak izatera helduz. 2016tik hona WATS taldeak 600 entrenatzaile baino gehiago hezi ditu, emaitza bikainekin.
Horregatik, datorren Azaroaren 7an, 17:30etatik aurrera Bilboko Euskal Museoan (Miguel Unamuno Plaza 4, Bilbo) burutuko den kluben bilerara gonbidatu nahi zaitugu.
Ekitaldi hau kirol zuzendari, harrobietako koordinatzaile eta zuzendaritzei dago zuzendua. Bertan, formakuntza honen xehetasun guztiak aurkeztuko dizkizugu. Programa hau BBK-k diruz lagundua dago eta zure partehartzeaz gozatzea gustatuko litzaiguke. Zuri esker Bizkaian saskibaloi hobe bat lor dezakegu, gure gazteei kirolean eman daitezkeen jazarpen eta diskriminazio kasuei aurre egiten irakatsiz.
*Dohaineko beka kopuru murriztua dago, beraz, formakuntza honetan interesa agertzen duten klub eta entitateek lehentasuna izango dute.
Captura de pantalla 2019-11-05 a las 16.23.33