MENU
PRESENTA-GERNIKA

Gernika KESB eta herriko saskibaloiaren aurkezpena

Ostiral honetan, Maloste kiroldegian, Lointek Gernika eta herriko talde guztien aurkezpen ofiziala egin da. Guztira 500 jokalarik baino gehiagok, 5 ikastetxetako 33 taldek eta Gernika KESBeko beste 9 taldek txalo zaparrada jaso zuten kiroldegia goraino bete zuten zaletuen partetik. Orain arteko talde eta parte-hartzaileen errekorra hautsi zuten.

Kipu zeremonia-maisu zela, 2019/20 denboraldiko taldeen aurkezpena egin zen. Desfilea eskolakoekin hasi zen. Lehenengo Allende Salazarreko kideak atera ziren, gero San Fidel, Mertzede, gizonezkoen 3 taldeek ere euren espazio bereizia izan zuten, Seber Altube Ikastolak, eta Institutuko zaharrenekin amaitu zen.

Jarraian klubeko 9 taldeen txanda iritsi zen, guztiak Lointek Gernika izenarekin. Aldageletako tuneletik irten ziren bertaratutakoen txalo zaparrada handia jasoz. Obazio handiena LF Endesa Ligako taldeak eraman zuen.

Amaia Lezamiz eta Ana Hormaetxe klubeko lehendakariordeek eskerrak eman zizkieten bertaratutako guztiei, eta aitorpen berezia egin zieten klubarekin interesik gabe lan egiten duten boluntario eta zuzendari guztiei.