MENU
establecimiento-amigo-notic

BSF-k Establecimiento Amigo – Establezimendu Laguna kanpaina abiarazi du

Bizkaiko Saskibaloi Federazioa lanean ari da sareak zabaltzeko eta sinergiak areagotzeko, alde batetik, Bizkaiko Saskibaloiaren Familia Handiaren parte direnei onura batzuk emateko, eta, bestetik, plataforma bat eskaintzeko bertan sartu nahi duten gure lurralde historikoko autonomo, ETE eta enpresa handiei beren zerbitzuak sustatzeko eta ezagutarazteko. Horregatik sortu da “Establecimiento Amigo – Establezimendu Laguna”.

Kanpaina hau, saltoki eta zerbitzu-enpresa guztiak erakartzeko jartzen da martxan, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera eta iragartzeko plataforma bat ere izango da. Informazio guztia federatutako eta eskolako ia 1.000 taldeetara iritsiko da, baita Federazioak dituen 10.000 baino gehiago lizentziadunengana ere. Era berean, klubek, taldeek eta jokalariek eta entrenatzaileek, bai eta arbitroen kolektiboak eta eskola laguntzaileak ere, adierazitako deskontuak lortuko dituzte, lizentzia aurkeztearekin bakarrik.

Establezimendu lagunak (Establezimendu Laguna) kalean bertan identifikatuta egongo dira gure bereizgarriarekin, eta beren web orrietan eta sare sozialetan ere sartu ahal izango dute beraien eskaintza.

Kanpaina honetan parte hartu nahi dutenek Bizkaiko Saskibaloi Federazioarekin harremanetan jar daitezke 94 439 57 22 telefonora deituta (2. luzapena) edo helbide elektroniko honetara idatzita: ADMINISTRACION@bizkaiabasket.com

INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN

animaCORAZON2