MENU
aitor-etxeguren

Aitor Etxeguren bizkaitarrak Campions League eta ACb-an debutatu du

(ARGAZKIA: Basket Zaragoza)

Ez da erraza ACB Ligan jokalari bizkaitarrak ikustea eta championsean gutxiago. Estatuko liga gorenean debutatu zuen azken jokalaria Borja Mendia izan zen, Bilbao Basketekin eta Xabi Lopez-Arostegui ere hortxe dugu. Javi Salgadoren erreferentzia berriz errepikatzea oso zaila ari da izaten. Aitor Etxeguren izan da bai Ligan eta bai Championsean debutatzen azkena, Zaragozako Casademont taldearekin.

Pasa den astean Askartzako harrobian hasitako eta ondoren Loiola Indautxun aritutako jokalariak eliteko jokalariekin debutatzeko aukera izan zuen. Pasa den denboraldian joan zen Zaragoza aldera eta orain Porfi Fisac-ek championsean debutatzeko aukera eman dio. Pasa den astean ACBn debutatu zuen Burgosen aurka.

Gaur egun Etxeguren Basket Zaragozako juniorren taldean dabil, EBAko taldearekin jokatzen du, Anagan Olivar, 8 puntu eta 8 erreboteko batazbestekoarekin.

Bizkaiko Saskibaloi Federaziotik zorionak eman nahi dizkiogu eta 16 urterekin egindako debut hau bere kirol ibilbidearen hasiera baino ez dadila izan.