MENU
LV JF -GERNIKA-EASO

EUSKAL LIGAK: EuskoArt Ibaizabal eta Loiola Indautxuk aurreneko derbiak irabazi dituzte

(ARGAZKIA: Ángel Grande) Euskal Ligetako bigarren jardunaldia pasa dugu eta dagoeneko aurreneko derbiak jokatu dira nesken mailan. Juniorretan Loiola Indautxuk irabazi egin dio La Salleri eta EuskoArt Ibaizabalek Loiola Indautxuri. Nesketan berdintasuna izan da nagusi baina mutiletan Bilbao Basket Fundazioa erraz nagusitu da.

NESKEN JUNIOR MAILA

Estu daude gauzak sailkapenean gauzak maila honetan lau bizkaitarrekin. Derbi bizkaitarrean Loiolak 75-68 irabazi zion La Salle Bilbaori. Deustukoek gaizki hasi zuten partidua. Ane Garcia de Vicuñak 29 puntu lortu zituen eta atsedenaldirako abantailak asko murriztu zituzten. Gorritxoek ordea beste erasoaldi bat eman zuten baina Deustukoak ez zeuden prest amore emateko. Azkenean etxekoak nagusi.

Tabirako Baque partidua iraultzetik gertu izan zen Electro Alavesaren aurka 73-70. Azken laurdenean 10 puntu murriztu zituzten eta gasteiztarrak beldurrak jota zeuden. Tabirakok azken jabetza bat izan zuen luzapena behartzeko baina ez zuen asmatu. Lointek Gernikak, bere partetik, partidua iraultzea lortu zuen hasiera txar bat eta gero, 12-23. Azkenean 25-6ko partziala lortu zuten eta ondoren etorri zen Markuegiagaren azken hirukoa. Amaieran 65-63.

MUTILEN JUNIOR MAILA

Denetarik izan dugu multzo honetan. Bilbao Basket Fundazioak 56-86 irabazi zion Mondragon Unibertsitateari. Atsedenaldirako partidua erabakita zegoen. La Sallek ordea porrot latza jaso zuen 5+11 Fundazioaren aurka, 36-100.

NESKEN KADETE MAILA

Derbi bizkaitarra izan zen Loiola Indautxu eta EuskoArt Ibaizabalen artean. Galdakaokoak erraz irabazi zuten 32-115. Tabirako Baque-k ere garaipen garrantzitsua lortu zuen Ordiziaren aurka 75-64 eta liderrarekin berdinduta daude. Mondragon Unibertsitatea dago postu horretan. Arrasatekoek Lointek Gernikari irabazi zioten 70-62. Gernikarrak aurretik izan ziren baina azken laurdenean ezin izan zioten abantailari eutsi.

MUTILEN KADETE MAILA

Garaipen bat eta porrot bat, hori da bizkaitarrek maila honetan lorturiko balantzea. Bilbao basket Fundazioak 51-106 irabazi zion Redlineri eta lidertzan da Baskonia eta Easorekin batera. Santurtzi donostiarrei irabaztetik gertu izan zen baina ezin. Moreek A1era igotzea dute helburutzat. Mikeldi ere borroka horretan murgilduta dago, Grupo Zaher taldeari 67-44 irabazi zion.