MENU
TORNEO-INTER-TERR-BIZK-INF-

Nesken haur mailako Bizkaiko Selekzioak irabazi du Lurralde Arteko Durangoko Txapelketa

Igandean jokatu zen Durangoko Landako Kiroldegian Haur Mailako Selekzioen Arteko Lurralde Arteko Txapelketa, Bizkaia, Kantabria eta Errioxako selekzioekin. Nesketan Bizkaia erraz gailendu zitzaion Kantabriari 82-48 eta baita Errioxari ere 89-43. Mutilek Kantabriaren aurka 52-67 galdu zuten eta gainontzeko emaitzek titulua lortzeko aukerak urruntzen zituzten. Errioxaren aurkakoa 66-65 irabazi zuten.

NESKAK

BIZKAIA 82 – KANTABRIA 48

Garaipen argia lortu du nesken haur mailako Bizkaiko selekzioak torneoko aurreneko partiduan. Vallejo eta Cubillas izan ziren taldeko izar nagusiak. 9. Minuturako 20-9 adierazten zuen markagailuak. Bigarren zatian gehiago kostatu arren defentsan intentsitate handia erakutsi zuten, atsedenaldira 36-19 iritsiz. Hirugarren zatian berdintasuna izan zen nagusi baina Bizkaia gehiago zen. Agirrek eta Cubillasek min egitea lortu zuten azken minutuetan.

BIZKAIA 89 – ERRIOXA 43

Fisikoki gehiago baziren ere, markagailuan aldeak lortzea asko kosta zitzaien bizkaitarrei. Defentsan arazoekin ekin zioten partiduari. Pixkanaka Zubiaga aldeak handitzen hasi zen eta markagailua irauli zuten. Baina errioxarrak ez zeuden amore emateko prest eta lehen laurdena 15-17 bukatu zen. Bizkaiak ondo eutsi zion Errioxakoen oldar aldiari eta 5 minutu saskiratzerik lortu gabe egon ziren, 23-17. Baloi asko galtzen jarraitzen zuen Bizkaiak baina azken minutu on bati esker atsedenaldira 31-25 iritsi ziren.

Atsedenaldia eta gero dinamika berdinak jarraitu zuen. Kontraerasoekin asmatu zuten eta 10-2ko partziala lortu zuten. 30.minuturako 61-28. Aldaketa gutxi hortik aurrera, Bizkaia jaun da jabe.

 

MUTILAK

BIZKAIA 52 – KANTABRIA 67

Oso hotz sartu ziren gureak partiduan. 2-16koa lortua zuten Kantabriakoek 4. Minuturako. Adrian Yañezek atentzioa deitu zien jokalariei eta partiduan sartu ziren, 15-18. Baina ez zen bizkaitarren eguna. Bigarren laurdenean Kantabriakoek erraz saskiratzen zuten, 20-39 19.minutuan. Hobetzeko aukerak hor jarraitzen zun eta baita lortu ere atsedenaldia eta gero baina ez zen nahikoa izan, 48-52,32.minutua. Minutu erabakigarrienetan Bizkaiak huts egite larriak egun zituen eta ezinezkoa izan zen garaipena.

BIZKAIA 66 – ERRIOXA 65

Emozioz beteriko partidua izan zen bizkaitarrek eta Errioxakoek jokatutakoa. Baloi jabetza argirik ez zen ikusten, 10 segundora ere ez ziren iristen. Lehen laurdenean 12-11. Kontraerasoan Kapele ondo aritu zen eta Errioxak 0-6ko partziala lortu zuen. Bizkaiak abantaila arin murriztu zuen. Borroka etengabekoa zen. Atsedenaldira 30-26 Adrian Yañez hautatzaile bizkaitarraren taldea aurretik.

Bigarren zatian berdin jarraitu zuen guztiak. Talde batek 2-3 kanasta jarraian lortzen zituenean, talde aurkariaren erantzuna iristen zen. Hirugarren laurdenean 45-44. Bizkaiak orduan hirukoekin asmatu zuen, eta azken bi minutuetara 65-56 iritsi ziren. Errioxak ez zuen amore eman eta 30 segundotan 5 puntuko aldea irauli zuen eta bizirik iritsi ziren, baina jaurtiketa libreetan talde biak eskas aritu ziren eta garaipena Bizkaiarentzat izan zen.