MENU
curso-primeros-auxilios

Lehen Sorospenen Ikastaroaren deialdia

Datozen datetan, izaera erdi-presentziala izango duen Lehen Sorospenen ikastaroa eskainiko da Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Sailarekin elkarlanean. Ikastaro honen helburua, etorkizunean Euskal Autonomia Erkidegoan Kirolarekin Lotutako Lanbideen Lege Proiektuaren 15. artikuluak adierazten duen lehen sorospenetako gutxieneko konpetentzia betetzea erraztea da, boluntarioak sartuta daude.
  • Ordu kopurua: 30 ordu, horietatik 20 on-line eta 10 aurrez-aurrekoak nahitaezko asistentzia.
  • Kurtsoaren hasiera: Irailaren 16ean.
  • Kurtsoaren hizkuntza: Aukerakoa, euskaraz edota gastelaniaz, ikasleengatik matrikulatzerakoan AUKERATZEKO. Euskarazko matrikulei lehentasuna emango zaie.
  • Aurrez-aurreko eguna: Irailaren 28a.
  • Aurrez-aurreko orduak: Larunbata 9etatik 14etara eta 15etatik 20etara.
  • Non: Kirol-teknikarien Eskola ASFEDEBI ”KITEB” (Martin Barua Picaza 27 behea,48003 Bilbo).
  • Matrikulazio epea: Irailaren 6tik 12ra arte (biak barne).
  • Ikastaroaren prezioa: 75€ lehen 30 matrikuletarako, hortik aurrera ikastaroaren prezioa 85€-koa izango da. PLAZA MUGATUAK!!
  • Ikastarorako izen-ematea: Izen-emate formularioa eta gainerako dokumentazio orrialde honetan deskargatu dezakezue. Bete eta sinatu ondoren hurrengo helbide elektronikora bidali behar duzue: kiteb@asfedebi.eus.

Proiektu honen gainean gehiago jakin nahi baduzu begiratu gure bideoa https://vimeo.com/312932205.

Informazio guztia: kiteb@asfedebi.eus / 944.037.800 – 944.423.960