MENU
CPT-CADETE-FEM

Bizkaiko aurre-selekzioak bukatu dute HTZ-n burutu beharreko lana

Lanez beteriko 6 egun, 4 aurre-selekzio, 70 tekniko eta jokalari baino gehiago, 6 lan saio… horiek izan dira Fadurako HTZ-n Bizkaiko Haur eta Kadete mailetako aurre-selekzioek azken 6 egun hauetan utzitako zenbakiak.

Aitor Lezea eta Ivan Gil-en neskak izan dira lanari amaiera eman diotenak. Kadeteen talde-lana eta Haur mailakoen talentua izan dira hautatzaileek nabarmendu nahi izan dutena. Hurrengo deialdietako jokalarien zerrenda murriztu egingo da.

Adrian Yañez eta Jagoba Perezen Kadete eta haur mailetako mutilak lan taktikoarekin jarraitu zuten. Egonaldia ireki zuten eta hurrengo Euskadi eta Nafarroako Txapelketan goiko postuetan egon nahi dute.